2025an zabalik dagoen aldia: 2025/02/17tik 2025/11/16ra
Harrera Ordutegiak: Goi-denboraldian: 9:00 - 23:00. Urteko gainerakoan: 9:00 - 21:00. Harrera zabalik asteko 7 egunetan.
Taberna eta Jatetxeak zabalik dauden aldia: 2025/01/30 tik 2025/12/14 ra. Kontsultatu ordutegiak www.restauranteportuondo.com webgunean
Igerilekua zabalik dagoen aldia: 2025/06/21 tik 2025/09/07 ra. Igerilekuko ordutegia: 11:00 - 20:00
Denda zabalik dagoen aldia: 2025/07/01 etik 2025/08/31 ra. Dendako ordutegia: astelehenetik ostegunera: 9:00etatik 14:00etara eta 18:30etatik 21:30etara, eta ostiraletik igandera: 09:00etatik 21:45etara.
Sarbideak: Kanpineko bide nagusiak %18ko malda eta 4,5 m-ko zabalera dauka, eta kanpinaren sarrera eta irteera bakarra da.
Aparkalekua: Lursailaren orografia dela eta, kotxeentzat egokitutako aparkalekua ez da beti kanping denda edo bungalowaren ondoan egongo.
Bisitak: Bisitariak sartzeko Harreraren berariazko baimena beharko da, eta 6,50€ko kostua dauka pertsona eta egun bakoitzeko.
Erreserbaren titularra, berarekin bidaiatzen dutenek sor litzaketen eragozpenen eta kalteen arduraduna da. Beste erabiltzaileen edo kanpineko langileen kexa errepikakoak jasotzekotan, edo kanpineko arau orokorrak ez badira betetzen, kanpinak kanporatzeko eta dagozkion kostuak kobratzeko eskubidea erreserbatzen du.
Ordainketak: Txekeak ez dira onartzen. American Express eta Diners Club txartelak ez dira onartuko.
Erreserba bat formalizatu aurretik fakturazio datuak eman behar dira.
Erreserba bat ezingo da irmotzat hartu, kanpinak idatzizko berrespena eman baino lehen.
Diru-aurrerakina: Erreserba konfirmatzeko bezeroak egonaldi osoaren %50 ordaindu beharko du aldez aurretik.
Deuseztatzeak: Bezeroak bere erreserba deuseztatzen badu ondoko zigorrak izango ditu:
Erreserba aldaketak: bezeroak bere egonaldia aldatzea eska dezake (datak eta / edo ostatu mota) idatzizko eskabidea aurkeztuz. Aldaketa eskuragarritasunaren araberakoa izango da.
Baieztapen epea: Online egiten ez diren erreserbetan, bezeroak astebeteko epea dauka diru-aurrerakinaren ordainketa egiteko. Behin ordainketa jasoz gero, erreserbaren baieztapena bidaliko dugu.
Bungalow ekipamendua: Sukaldeko tresneria onartutako pertsona kopuruentzako, kontratuaren arabera, berogailua. Oheko arropa, toallak eta sukaldeko eskuoihalak. Barbakoa kanpoan. Aparkaleku kanpin barruan. Kanpineko instalazioetan garbitegia, bungalowetan esekitokia. Bungalowek ez daukate etxetresna txikirik.
Glamping ekipamendua: Sukaldeko oinarrizko tresneria onartutako pertsona kopuruentzako, kontratuaren arabera. Oheko arropa. Aparkaleku kanpin barruan.
Etxe-abereak: Etxe-abereak Harrerako langileek zehaztutako bungalowetan onartzen dira. Etxe-abereak onartzen diren bungalowak erreserbatzeko, telefonoz deitu beharko da.
Ordutegiak: Ostatuan sartzeko ordua 17:00etatik aurrera izango da etorrera egunean, eta irteerako egunean goizeko 12:00ak baino lehen.
Erretzea: Debekatuta dago ostatuetan erretzea.
Okupazioa: Ezin da bungalow bakoitzeko onartutako pertsona kopurua gainditu.
Irteera: Ostatua garbi eta txukun utzi behar da, sukaldeko tresnak garbi eta zarama dagokion edukiontzietan.
Adingabeak: Bungalowetan ez da heldu batez ez dagoen adingaberik onartzen. Adingabek ezin dute erreserbarik egin.
Erresebak egiteko egonaldi minimoak:
Prezioa: Oinarrizko prezioak, kanpineko zerbitzu guztiez gain, denda/karabana eta kotxea edo autokarabanarentzako lekua hartzen du barne. Partzela murriztuetan, prezioak denda batentzako lekua du barne.
Etxe-abereak: Animaliak onartzen dira. Animaliek lotuta egon behar dute eta emandako partzelan. Animalien jabeak gerta litezkeen istiluen arduradunak dira. Debekatuta dago partzelan maskota bakarrik eta zaintza gabe uztea.
Okupazioa: Harrerako langileek sailaren zenbakia eman arte, kanpinlariek ezin dute ostaturik hartu.
Adingabeak: Kanpinean ez da heldu batez ez dagoen adingaberik onartzen. Adingabek ezin dute erreserbarik egin.
Ordutegiak: Sailak irteera eguneko 12:00ak baino lehen utzi behar dira. Kanpinak, ordu horren ondoren okupatuta dagoen saila husteko eskubidea dauka.
Erreserbak egiteko egonaldi minimoak:
Erreserbak
6,5 m baino gehiagoko karabana ala autokarabanen erreserbak ez dira onartzen.
Erreserba bat formalizatu aurretik fakturazio datuak eman behar dira.
Erreserba bat ezingo da irmotzat hartu, kanpinak idatzizko berrespena eman baino lehen.
Diru-aurrerakina: Uztaileko eta Abuztuko erreserbak konfirmatzeko bezeroak egonaldi osoaren %50 aldez aurretik ordaindu behar du.
Baieztapen epea: Bezeroak astebeteko epea dauka diru-aurrerakinaren ordainketa egiteko. Behin ordainketa jasoz gero, erreserbaren baieztapena bidaliko dugu.
Deuseztatzeak: Bezeroak erreserba baliogabetuko balu, zigor hauek aplikatuko lirateke:
• 10€ baliogabetzea partzela hartzeko zehaztutako data baino hogeita hamar egun lehenago egiten bada gutxienez.
• 25 € baliogabetzea kanpinera sartzeko ezarritako data 29 egun edo gutxiagorekin eta 8 egun edo gehiagorekin egiten denean.
• Ezeztapena 7 egun lehenago edo gutxiagorekin egiten den gordailuaren% 100.
Camping Portuondo 48360 Mundaka (Bizkaia)
CIF: B-95128567
Nº Reg. Empresas Turísticas País Vasco: PBI0001
Teléfono +34 94 687 77 01 Fax +34 94 687 78 28