Portuondo Kanpina Mundakan dago. Mundaka Urdaibai gisa ezagutzen den Bizkaiko eskualdeko herria da, eta Euskal Herriko gune turistiko garrantzitsuenetakoa da, bai itsasoa, mendia, kultura eta dibertsioa biltzen dituen leku pribilegiatuan dagoelako, bai duen ingurune natural aberatsa dela eta, UNESCOk 1984an Biosferaren Erreserba izendatutakoa, hain zuzen ere.
Kokapen geografiko garrantzitsu hori dela eta, turismoaren, kirolaren eta kulturaren interesgune garrantzitsuenetakoez gozatzeko aukera dugu 15 Km-ko ingurunean. Portuondo Kanpina aukeratuz gero, gure opor eta ihesaldietarako aukera amaigabeak izango ditugu.
GPS: Lat: 43º 24' 0,88'' Long: 2º 41' 43,5''
Eskualdeko errepidetik: BI 2235 Zornotza-Bermeo, Gernikatik pasatu eta Bermeorako bidean jarraitu. Bermeotik etorriz gero, Mundakako saihesbidea hartu eta seinaleei jarraitu.
Bizkaibus konpainia, linea: A3515. Geltokia kanpinaren alboan, ordu erdiro daude Bilbora edo Bermeora doazen autobusak.
Bilbon, Hurtado de Ametzaga geltokian, Abando geltokiaren alboan.
Bilbo-Aireportua eta Bilbo-Bermeo autobusen ordutegia:
Tren-geltokia kanpinetik 1 Km-ra dago, Mundakan. Bilbo-Bermeo linea, trenak ordu erdiro daude, Bilboko metroarekin komunikatuta, baita Bilboko garraio publiko guztiekin ere.
Tren-ordutegiak:
Autobusa: 200 mt.
Trena: 1 Km.
Hondartza: 500 mt. oninez joateko bidearekin
Mundakako erdigunea: 1 km oinez joateko bidearekin
Camping Portuondo 48360 Mundaka (Bizkaia)
CIF: B-95128567
Nº Reg. Empresas Turísticas País Vasco: PBI0001
Teléfono +34 94 687 77 01 Fax +34 94 687 78 28